BABESTUTAKO EDUKIA

Egin zaitez Zelai hotel talasoterapiako bazkide eta goza ezazu itsasoko uraren onurez

Goiena 2024ko apirilaren 12a

2023ko udan abiatu zuen aro berria Zelai hotel talasoterapiak. Kudeatzaile talde berria sartu zen, eta bultzada berria emateko asmoz, hainbat ekintza eta berrikuntza jarri dituzte abian urtebete horretan.

Berrikuntzen artean kokatzen da bazkidetza egiteko aukera. Hala, herritarrek bazkide egiteko aukera dute. Talasoterapia zerbitzura edonor sar daiteke, hoteleko bezeroa, zumaiarra nahiz kanpokoa izan. Sarrera arruntak 21 euro balio ditu, eta 90 minutu inguruko zirkuitua egin daiteke.

Bazkide egiten direnek, aldiz, nahi dutenean sartzeko aukera izango dute, baita egunero ere. Bazkidetza egiteko hiru aukera eskaintzen ditu Zelai hotel talasoterapiak:

  • - 3 HILABETEKO BAZKIDETZA: 150 euro
  • - 6 HILABETEKO BAZKIDETZA: 280 euro
  • - 12 HILABETEKO BAZKIDETZA: 495 euro

Bonu guztiak pertsonalak eta besterenezinak dira, astelehenetik igandera erabili daitezke, eta aurretiko hitzordua eskatu beharrik ez dute. Bazkidetza mota bakoitzaren xehetasun gehiago nahi dituenak, hemen ezagutu ditzake.

Ez galdu aukera, eta egin zaitez Zelai talasoterapiako bazkide, eta gozatu itsasoko uraren onurez!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak