Debagoienean 2.350 pertsona zeuden lan barik martxoan, otsailean baino hamabi gutxiago. Herriz herriko datuei dagokienez, Oñatin 352 pertsona daude langabezian eta otsailean baino hemeretzi gehiago dira. Antzuolan aldiz, 60 langabe zeuden otsailean eta 48ra jaitsi da martxoan. Behera egin du baita ere, Arrasaten 1.067 (-7), Aretxabaletan 205 (-5), Eskoriatzan 143 (-4), Bergaran 506 (-2) eta Elgetan 24 (-1). Leintz Gatzagan berdin mantendu da, bost pertsona daude langabezian, eta Aramaion berriz, bost baino gutxiago izanik Sepek ez du datu zehatza ematen.