Hamahiru debagoiendar Eusko Legebiltzarrerako hautagaien artean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mar. 21a, 15:10

Gipuzkoako hautagaiei dagokienez, zortzi debagoiendar ditu EAJk; bi, EH Bilduk; eta beste bi, Sumarrek. PSE-EE Arabak, berriz, bakarra.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira apirilaren 21ean, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hautagaien behin betiko zerrendak argitaratu berritan, hamabi debagoiendar daude haien artean. EAJri dagokionez, esaterako, Debagoieneko zazpi ordezkari daude, zerrendako ordenan: Elena Lete Garcia (7), Aitor Urrutia Oinaguren (8), Marijo Etxegoien Arzuaga, Agurne Juldain Alcalde (22), Iosu Ezkurdia Santamaria (23) eta Xabier Otxoa Muñoz (24). Horrez gain, zerrendetan dira Maite Agirre Iribar eta Unai Elkoro Oianguren ere, baina ordezkoak dira.

EH Bilduk, berriz, Debagoieneko bi hautagai ditu Legebiltzarrerako zerrendetan: Lore Martinez Axpe (5) eta Rebeka Ubera Aranzeta (7); hain justu, biak ere legebiltzarkide izan dira igaro berri den legegintzaldian. Sumar Gipuzkoak ere bi debagoiendar ditu zerrendetan: Juan Luis Merino Sanabria (6) eta Isabel Salud Areste (26).

Azkenik, PSE-EE Arabako hautagaia izango da Alberto Alonso Martin, laugarrena baita zerrendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak