Partidu nahiko parekatua izan da hasieratik. Bi tantoko aldearekin egon dira momentu askotan eta markagailua 12-10 debagoiendarrak galtzen jarri eta gero, indarra hartu eta horri buelta ematea lortu dute Betegik eta Insaustik. Hala, 14-18ko emaitzarekin bukatu dute partidua. Zaleen animoen berotasuna ere jaso dute harmailetatik.