Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa hastear da; lau jaurtialdi izango dira Debagoienean

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko mar. 14a, 09:45

Zapatuan, hilak 16, emango diote hasiera Gipuzkoako 53. hiru txirlo bola joko txapelketari. Hamaika jaurtialdi izango ditu, eta Elgetan (apirilak 6), Aretxabaletan (apirilak 13),  Leintz Gatzagan (apirilak 27) eta Bergaran (maiatzak 25) okatuko dira horietako lau.

Parte hartze handiko txapelketa izan ohi da eta aurtengoa ere horrela joango delakoan daude antolatzaileak. Azkoitiko Floreagan emango diote hasiera asteburu honetan bertan. Ondoren etorriko dira gainerako hamar  jaurtialdiak.

Txapelketako azken jaurtialdia –ekainaren 1ean Lasturren– jokatu ostean puntuazio handiena dutenek jasoko dute saria. Horrekin batera, Lehendakari Saria jokatuko da egun berean.

Debagoienean lau jaurtialdi

Elgetan (apirilak 6), Aretxabaletan (apirilak 13), Leintz Gatzagan (apirilak 27) eta Bergaran (maiatzak 25) jokatuko dira txapelketako jaurtialdietatik lau. Guztiak dira zapatuetan, 17:00etan, baina Elgetan eta Bergaran bezperan, hau da, apirilaren 5ean eta maiatzaren 24an, ere izango dira jaurtialdiak, horiek 23:00etan.

Txapelketako jardunaldiak

  1. Martxoak 16, Floreaga (Azkoitia)
  2. Martxoak 23, San Migel (Elgoibar)
  3. Apirilak 6, Bolatokia (Elgeta)
  4. Apirilak 13, Bolatokia (Aretxabaleta)
  5. Apirilak 20, Asola Berri (Eibar)
  6. Apirilak 27, Bolatokia (Leintz Gatzaga)
  7. Maiatzak 4, Ezozi (Soraluze)
  8. Maiatzak 11, San Andres (Soraluze)
  9. Maiatzak 18, San Pedro (Elgoibar)
  10. Maiatzak 25, San Joxepe (Bergara)
  11. Ekainak 1, Lastur (Itziar)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak