Porrot mingarria Antzuolarendako

Miren Arregi Amasorrain 2024ko mar. 9a, 15:51

2 eta 4 galdu du Etxean Antzuolak Mondraren kontrako partidua eta azken postuan jarraitzen du sailkapen nagusian, zulotik atera ezinik. Mondrak, sailkapenaren beste muturrean, lehen postuari eusten dio, bigarrenarekiko hamahiru puntura.

Zelaira ondo sartu dira antzuolarrak eta emaitzak ere lortu dituzte, bi eta huts gainetik jarri baitira Abde eta Julen Tenak sartutako golei esker partiduko lehen zatian. Esperantzari eusterik ez dute lortu, halere. "Lehenengo hiru golak gure akatsak izan dira. Oparitu egin dizkiegu golak eta oso garesti ordaindu dugu", zioen bukaeran Antzuolako entrenatzaile Aitor Aierbek.

Arrasatearrek markagailuari buelta ematen asmatu dute, baina ez gutxi sufrituta. Deseroso eman dute partidua eta golak etorri ahala joan dira konfiantza irabazten. Hala ere, "bukaerara arte sufritu" dute entrenatzaile Gari Nuñezen esanetan. "Zelai txikian ez gara eroso egoten. Partidua ere halakoa izan da, futbolik ez, azpitik ezin jolastu". Oxel Luengo, Andoni Etxeberria, Julen Vazquez eta Josu Arizmendiarrietarenak izan dira golak.

Partidua irabazi bai, baina, jokalari batek min hartuta ere bukatu dute partidua arrasatearrek. Lehen zatia hasi eta berehala, eskuturrean min hartu du Mondrako Aitor Azkaratek. Partidua bukatzerako, ebakuntza gelan zegoen jokalaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak