Lehenengo eguna, astelehena, Aretxabaletan pasatuko dute, eta ekintzen artean honako hauek daude: mahai-futbol, boleibol, bolo eta saskibaloi txapelketak, bazkaria, bingo musikatua eta kontzertu akustikoa. Martitzenean, ostera, Eskoriatzara joango dira, eta han egingo dituzte: gaztetxef lehiaketa, bazkaria eta jolasak gaztelekuan. Txapelketetako irabazleentzat sariak egongo direla iragarri dute, hala nola salting-erako sarrerak, escape room-erako sarrerak eta afari bat.
Izena emateko epea dagoeneko zabaldu dute, eta herri bateko zein besteko gaztelekuetara jo daiteke horretarako, martxoaren 17a baino lehen; egun bakarrerako edo bietarako eman daiteke eta prezioa 5 euro da bi egunetarako.