Abestiaren aurkezpen ofiziala martxoaren 10ean egingo dute, Neomak taldeak Donibane Lohitzuneko Tanka Aretoan eskainiko duen kontzertuan.
Bideoklipa
Hor gaude abestiaren bideoklipeko zuzendari lanak Mikel Cubillo aretxabaletarrak eta Asier Elgezua arrasatearrak egin dituzte.
Hona hemen abestiaren letra, Neomaken eskutik:
Putzu batean islatutako
lainoak bezala
lokatz artean, (e)ta, halere, hegan.
Hor gaude.
Argia ikusten duzun bezala
zure betazalak
ireki gabe.
Hitzen uholde etengabe bat, bere urak hazi (e)ta hazi.
Haize ufada, ezin duzuna besoekin geldiarazi.
Nork mugatzen du lurra?
Nork ukatzen du lurra?
Geu baldin bagara
geure lurra.
Zubiak sortzen
jaikitzen (e)ta erortzen
ikasi dugu
urratsak elkarlotzen.
Ortzadarra darizu
esku-ahurretik
Zerbait esan nahi dizu
desagertu aurretik.
Paper batean marraztutako
txoriak bezala,
gela barnean, (e)ta, halere, hegan.
Hor gaude.
Jaioberrien lehen irria
oraindik mundua
ikusi gabe.
Hitzen uholde etengabe bat, bere urak hazi (e)ta hazi.
Haize ufada, ezin duzuna besoekin geldiarazi.
Nork mugatzen du lurra?
Nork ukatzen du lurra?
Geu baldin bagara
geure lurra.
Zubiak sortzen
jaikitzen (e)ta erortzen
ikasi dugu
urratsak elkarlotzen.
Ortzadarra darizu
esku-ahurretik
Zerbait esan nahi dizu
desagertu aurretik.