550 ikasle inguru, unibertsitateen arteko kirol txapelketan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko mar. 5a, 17:06

Unibertsitateen arteko kirol txapelketa jokatu dute gaur. Irudia: MU.

Arrasaten, Aretxabaletan eta Oñatin jokatu dituzte lau unibertsitateren arteko txapelketak. Hamabi talde sailkatu dira hurrengo fasera.

Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako unibertsitateen arteko kirol txapelketa egin dute gaur, eta parte hartzaileen artean izan dira Mondragoneko ikasleez gain, Deustukoak, EHU Euskal Herriko Unibertsitatekoak eta Euneiz-ekoak; guztira, 550 ikasle inguru. Arrasateko Musakola eta Iturripe kiroldegietan, Oñatiko Zubikoan eta Aretxabaletako Ibarran jokatu dituzte txapelketan, 21 modalitatetan. "Hamabi talde sailkatu dira apirila eta ekaina bitartean egingo den [Espainiako] Estatuko txapelketarako".

Bada, aldi berean egin dute sari banaketa ere; egoitza bakoitzean bana, erakundeetako ordezkariekin. Musakolan izan da, esate baterako, ekitaldi nagusia, eta Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria eta Dorleta Usandizaga kirol teknikaria izan dira; baita Idoia Peñacoba MUko idazkari nagusia eta Maider Morras Arrasateko alkatea ere. Ibarrako kiroldegian, berriz, Angel Etxabe Aretxabaletako udaleko kirol zinegotzia eta Susana Azpilikueta MUko komunikazio arduraduna elkartu dira. Azkenik, Oñatin, Saioa Arkonada Oñatiko Udaleko kirol zinegotzia eta Mireia Isacelaya MUko komunikazio saileko kidea aritu dira sariak banatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak