Pintaketak egin dituzte Goiena Komunikazio Taldearen egoitzan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko martxoaren 1a

zuzendaritzak herritar oro gonbidatu du "mezulariarengan eragin" baino gehiago, "hedabidea erabiltzera".

Pintaketak egin zituzten joan den egubakoitzetik zapatura bitartean Goiena Komunikazio Taldeko egoitzan. Eolikoak, txikizioa, negozioa, inposaketa, mendiak SOS zioten pintaketek. Bezperan, trantsizio energetikoaren gaineko erreportajea argitaratu zen GOIENAn. Iritzia plazaratu du Goienako Zuzendaritza Batzordeak. Haren arabera, "eolikoen kontra edo alde egon, lekua dago Goienan. Demokrazia da hedabide batek zaindu beharrekoa, eta baita parte hartzea bultzatzea bazterrekoengatik erdigunean dauden eragileetaraino". Uste du margotzeekin "demokrazia" dela "erasotzen dena", eta "Goienan pintaketak egitea eolikoen kontra egon eta haizea kondizionatu nahi izatea" dela. "Mezulariarengan eragin nahi izatea baino gehiago, erabiltzera" gonbidatu du herritar oro: "Goiena Debagoieneko komunitatea da, eta denok kabitzen gara. Utzi haizeari libre izaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak