Suzuki Jimny eta Fiat Punto markadun bi autok elkarren kontrako istripua izan dute gaur 13:10ean Gi-627 errepidean, Aretxabaleta eta Eskoriatza artean –Ederlan lantegiaren parean–. Ondorioz, larrialdi zerbitzuek bi lagun eraman dituzte Debagoieneko ospitalera, baina ertzaintzatik adierazi dute ez dela istripu larria izan. 15:00etarako garbitu dute errepidea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.