Euskalmetek Debagoienean dituen estazioetan jasotako datuak honako hauek dira.
| 24 ordutan (l/m2) | Maximoa orduko (l/m2) | Maximoaren ordua | |
| Arrasate | 21,2 | 1,7 | 00:40 |
| Oñati | 18,2 | 1,2 | 2:50 |
| Elorregi | 12,4 | 1,1 | 2:40 |
| Urkulu | 13 | 0,9 | 2:00 |

Elorregiko estazioan jasotako grafikoa. Horren arabera, maila horira iritsi zen atzo 20:30ak bueltan eta gaur goizaldean, 5:00ak inguruan.
Urkulu %78,75an
Deba ibaia hazita doa eta beste hainbat erreketako urek ere gora egin dute. Baita Urkulu urtegiak ere; haren betetze maila %78,75 da gaur, martitzena. Iazko datuarekin alderatuta ia hamar puntu goitik dago –%69,38 zen orduan– baina 2022an eta 2021ean baino baxuago –%95,79 eta %99,04 ziren orduan hurrenez hurren–.