Duela urte batzuk Andoainen egiten zen Euskal Herriko musika eskoletako piano-joleen topaketa, baina, pandemia medio, bertan behera gelditu zen. Orain Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak hori berreskuratu nahian, asteburu berean, piano-joleen hainbat topaketa egin ditu, tartean Debagoienakoa.
Bigarren urtez egin dute, eta, aurten, Bergarako Seminarixoko oholtza gainean izan dira musikari gazteak, pianoarekin duten trebezia erakusten. Guztira 71 piano-jole bildu dira eta bakoitzak bere pieza jo ostean, diploma bana banatu zaie, egindako lanaren aitortza moduan.