Euskadi Brass taldearen eskutik, haizezko musika instrumentuen topaketak egiten ari dira, eta, asteburu honetan, tronpa-joleen topaketa egingo dute lehen aldiz Leioan; pasa den azaroan tronboi-joleena egin zuten.
Bertan izango dira Aretxabaletako Aretxabaletako (Ekhi Arrese, Etxahun Iturriotz), Bergarako Musika Eskolako (Izaro Loyola, Ibai Fernandez) eta Bergarako Orkestrako (Anaitz Loyola, Hiart Bilbao, Andoni Etxezarreta, Etxahun Iturriotz eta Susana Plumed) tronpa-joleak. Topaketa hori musika eskolek elkar ezagutzeko eta komunitatea sortzeko jarduna da, non, tailerrak eta emanaldiak emango dituzte, eta, era bereanm profesionalekin hitz egin ahalko dute.