Lehen hiru postuetan sailkatu dira debagoiendarrak Euskadiko Plater-Tiraketa Txapelketako saioan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko ots. 21a, 11:46

Beterano mailako podiuma, domekan, Gallartan. (Argazkia: J.L.N.).

Beterano mailan Juan Luis Nafarrate aramaioarrak lortu zuen lehen postua; bigarrena, berriz, Jabier Oruna arrasatearrak. 3. kategorian lehiatu zen Iker Jauregi aramaioarra eta hirugarrena izan zen.

Otsailaren 18an Gallartan jokatutako Euskadiko Plater-Tiraketa Txapelketako saioan Juan Luis Nafarrate lehen postuan sailkatu zen, beterano mailan, 50 plateretatik 49 botata. Bigarrena izan zen Jabier Oruna arrasatearra 48 plater jota. Aramaioarra finalerako sailkatu bada ere, sailkapen orokorrean lehen postuan berdindu zuen Andriu Sancharekin. Berdinketa haustea jokatu behar izan zuten eta bigarren sailkatu zen aramaioarra. 

Halaber, Iker Jauregi aramaioarrak ere hartu zuen parte domekako saioan eta  3. kategorian hirugarren postua erdietsi zuen 25 plateretatik 24 apurtuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak