Familia-harrera ikusarazteko zineforuma antolatu dute Arrasaten, hilaren 22rako

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ots. 15a, 18:28

Santiago Requejok zuzendutako '24 siete' film laburraren fotograma bat.

Gipuzkoako Aldundiak programatzen dituen ekintzen artean, bi zineforum antolatu ditu familia-harrera ikusarazteko eta familia berriak erakartzeko, Donostian eta Arrasaten. Santiago Requejok zuzendutako 24 siete film laburra proiektatuko da, Goya sarietako izendapenetarako hautagaia izan dena eta, aldi berean, harrera familien parte-hartzea ere izango duena.

Gipuzkoan 344 haur eta gazte bizi dira harrera-familiekin gaur egun, eta une honetan 60 haur daude familietan hartzeko zain. Horregatik,Aldundiak bi zineforum antolatu ditu familia-harrera ikusarazteko.

Aldundiak duela 34 urte aktibatu zuen babes-programa da, babesgabetasun-egoeran dauden eta beren familietan zailtasun handiko errealitateak bizi dituzten haur eta nerabeei zuzenduta Batzuetan, arazo horiek hain dira larriak, familia ingurunetik kanpo zaindu behar diren. Guztiek ez dituzte behar berberak, baina familia baten berotasuna behar dute, eta, aldi berean, familia biologikoekin harremana izaten jarraitu, nahiz eta familia horiekin bizitzerik ez izan.

Zineforuma Arrasaten

Hitzaldiak urtarrilaren 31n, asteazkena, izango dira Donostiako Okendo Zentroan, 18:00etatik 20:00etara, eta otsailaren 22an Arrasateko Kulturaten, 17:00etatik 19:00etara. Inskripzioak esteka honetatik egin behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak