Epaileak artxibatu egin du AP-1 autobideko obretako kereila

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 9a, 12:41

AP-1 autobidea Arrasate eta Eskoriatza artean.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaileak hartu du erabakia; dena dela, oraindik apelatu daiteke. Ubarretxenak, ordea, uste du prozesuaren itxiera "hurbiltzen" ari dela.

Maria Ubarretxena Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegiturako diputatuak ohartarazi duenez, EH Bilduk AP-1eko obren inguruko kereila bat jarri zuen duela bederatzi urte, 2014an, "Arrasate eta Eskoriatza arteko obren likidazioen ordainketan ustezko desbideratzeak eta gain prezioak" salatzeko, baina azpimarratu du artxibatu egin dutela: "Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaileak erlatibotzat eta osatugabetzat jo ditu akusazioak aurkeztutako txostenak; areago, egiaztatutzat ematen du obraren azken likidazioan ez dela diru publikoaren desbideratzerik izan".

2014koa ordea, ez zen aurkeztutako kereila bakarra izan, Ubarretxenak jakinarazi baitu 2015ean ere beste bat aurkeztu zuela EH Bilduk: Arlaban-Eskoriatza tarteko obren likidazioari buruzkoa. Alabaina, 2023ko irailean artxibatu zuten: "Autoak akusazioak aurkeztutako txostenetan akats, hutsegite eta omisio ugari aipatzen ditu". Hala ere, ez da behin betikoa artxibatzea, errekurrituta baitago.

Instrukzio "neketsua"

Ubarretxenearen hitzetan, instrukzio "neketsu baten emaitza" izan da ebazpena, eta oraindik apelatzeko aukera dagoen arren, prozesu honen itxiera "hurbiltzen" ari dela deritzo: "Aldundiaren eta Bidegiren funtzionamendu onaren eta zuzentasunaren berrespentzat baloratu daiteke erabaki judiziala, eta baita AP-1aren eraikuntza bultzatu zuten arduradun tekniko eta politikoena ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak