
Istripuko autoetako bat biribilgunera erretiratuta.
Bi ibilgailuk talka egin dute GI-627 errepidean, Arrasatetik Bergarara bidean dagoen biribilgunean, 08:00ak bueltan. Ertzaintzaren esanetan ez da istripu larria izan eta ez dago zauriturik. Hala ere, horren eraginez auto ilara luzeak sortu dira Arrasateko autobideko ordainlekuan. Autoak trabatik kentzeko garabiaren zain daude, eta ondorioz, txandakako zirkulazioa dago.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.