'Ekin Debagoienean' ekimenak tailer berriak eskainiko ditu martxoaren 4tik aurrera

Gontzal Belategi Zubia 2024ko ots. 5a, 18:26

Abenduan eta urtarrilean hainbat ikastaro eskaini ostean, martxorako tailer berriak iragarri ditu Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako ekimenak. Debagoienean ekimen ekonomiko bat martxan jarri nahi duten pertsonei zuzendutako lan saioak dira.

2023ko abenduaren eta 2024ko urtarrilaren artean hainbat tailer antolatu ostean, Ekin Debagoienean ekimenaren 2024ko edizioak tailer berriak eskainiko ditu martxoan. Debagoienean proiektu ekonomiko bat abiatu nahi duten ekintzaileei bideratuko zaizkie tailerrak, eta guztiak doakoak izango dira. Hala ere, tokiak mugatuak direnez izena ematea beharrezkoa izango da. Gainera, tailerrak egin ahal izateko taldeak eratu beharko dira.

Sei saio martxoan

Lehen tailerra martxoaren 4an izango da, eta bertan ekiterakoan kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko dira. Bigarrenean, 6an izango dena, hasierako izapideen inguruan jardungo dute. Hurrengoa martxoaren 8an izango da eta negozio txikien traspasoaren inguruan izango da. Laugarren tailerra hilak 11 izango da eta negozio txikien kudeaketa izango dute hizpide. 13koa negozio txikiei bideratutako finantzena izango da, eta 15ekoa hauen fiskalitatearen ingurukoa. Azken tailerra martxoaren 18an izango da, eta FAKTURABAI deitutako tailer praktikoa izango da. Tailer guztiak 09:30etan hasiko dira.

Izena emateko rgarcia@debagoiena.eus helbidera bidali daiteke mezu bat, edo bestela 943 79 30 90 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak