Urteroko lez, Goienak Aratusteetako Argazkien Lehiaketa abiatu du. Otsailaren 9tik 14a arte bidali ahalko dira argazkiak, eta ostean zozketa bidez erabakiko da irabazlea. Saria Aretxabaletako Jon harategiaren eta Hankabeltz urdaitegiak emandako otarre eder bat izango da.
BIDALI ZURE ARATUSTEETAKO ARGAZKIAK!
Oso erraza da; inprimakian eskatzen diren datuak bete, argazkia atxiki, oinarriak onartu eta bidali!
Oinarriak
Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.
- Argazkiak 2024ko Aratusteetakoak izan behar dira.
- Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahalko ditu.
- Argazkiak bidaltzeko epea: otsailaren 9tik 14ra (biak barne).
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Debagoienean jaio edo bizi den orok parte hartu ahal izango du.
- 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
- Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
- Argazkiek originalak izan beharko dute.
- Irabazlea zozketa bidez aukeratuko da otsailaren 15ean.
- Saria jasotzeko irabazleari eskatuko zaio lehiaketaren babesleekin argazki bat ateratzeko.
- Argazkiak Goienaren hainbat euskarritan argitara daitezke: Goiena.eus atarian, Goiena aldizkarian, Puntua aldizkarian, telebistan eta sare sozialetan.
- Jasotako argazkiak Goienaren artxiboan gordeko dira, eta, aurrerantzean erabiliz gero, egilearen izena adieraziko da.