Binakako Txapelketa Nagusiko partidak jokatuko dituzte otsailaren 11n Bergaran

Gontzal Belategi Zubia 2024ko ots. 5a, 14:42

Ados pilota elkarteak antolatutako Binakako Txapelketa Nagusiko partidak jokatuko dira otsailaren 11n Bergaran. Bertan Maddi Barrokal eta Leire Galeano debagoiendarrak arituko dira.

Otsailaren 11n, aratuste igandean, Ados pilota elkarteak antolatutako binakako txapelketaren baitako bi partida jokatuko dira 11:30etan Bergarako pilotalekuan. Lehen partidan, Ruiz de Infantek eta Leire Galeano antzuolarrak, Etxekolonea eta Mendiburu izango dituzte parez pare. Bigarren partidan berriz, Arrieta eta Ruiz de Larramendi Mujika, Maddi Barrokal bergararraren eta Agirreren aurka lehiatuko dira. Hau izango da Maite Ruiz de Larramendi, pilotari beterano eta Ados elkarteko lehendakaria, Bergaran jokatzen ikusteko azken aukera, txapelketaren amaieran erretiroa hartuko du eta.

Lau hilabeteko lehia

Joan zen urteko abenduaren 16an abiatu zen Latasan (Nafarroa) Ados pilota elkarteak antolatzen duen Binakako Txapelketa Nagusia. Bertan 11 bikotek hartzen dute parte guztira, zazpik Lehen Mailako Txapelketan eta gainerako laurek Promozio Mailan. Finala apirilaren 21ean jokatuko dute Antzuolan, txapelketa lau hilabete baino zerbait gehiago luzatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak