Urnietako Salestarrak-Magale Lanbide Heziketako ikastetxeak LH Duala Euskaraz egitasmoaren aitortza ekitaldian euskarazko Lanbide Heziketa eta ikasleen lan munduratzea euskaraz gauzatzeko garaian erreferente diren lantoki eta ikastetxeen jarduna aitortu eta praktika onak partekatu dira. Aurtengoan Copreci, Aita Menni eta Elkarmediaren ibilbidea errekonozitu dute programaren sustatzaileek, lan eremuan euskararen erabilera sustatzeko erakutsi duten konpromiso eredugarriagatik.
Laneki elkartearen, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarlanean oinarrituta, LH Duala Euskaraz ekimenaren helburua da ikasleen euskararen ezagutza maila lan mundua euskaratzeko akuilu izatea, euskarak lan munduan duen balioa azpimarratuz.