Berdinketa Eskoriatza eta Mondrateren arteko derbian

Miren Arana Pagaldai 2024ko urt. 28a, 14:22

Bigarren itzuliko derbiak harmailak lepo bete ditu Eskoriatzan. Giro aparta eta tentsioz beteriko momentuak bizi izan ditu Mondrate eta Eskoriatzaren arteko derbiak, azkenean 3 eta 3 amaitu da norgehiagoka.

Areto-futboleko Hirugarren Mailaren denboraldi erdi pasata, jokatu da Eskoriatza eta Mondrate taldearen arteko norgehiagoka.  Arrasatearrak sailkapenaren goialdean izanik eta eskoriatzarrak erditik beherako postuetan egon arren, partidaren hasieratik nabaritu da jokoa ez zela erraza izango.

Atsedenaldira, huts eta bat, arrasatearrak irabazten iritsi diren arren, bigarren zatiko minutu bakarra behar izan dute eskoriatzarrek partida berdintzeko. Norgehiagoka tentsioz bizi izan dute bi taldeek, eta Eskoriatza 1 eta 3 galtzen ibili arren, jokalariek ez dute amorerik eman eta berdinketa eskuratzea lortu dute, 3 eta 3 amaitu da partida.

'Emaitza justua'

"Biok izan ditugu aukerak golak sartu eta partida irabazteko. Azkenean emaitza onena izan dela uste dut, bietako inork ez ditu hiru puntuak eskuratu baina berdinketa izan da justuena", adierazi du Mondrate taldeko Jokin Zeziaga jokalariak.

Aratz Kortazar Eskoriatzako kapitaina ere pozik geratu da berdinketarekin: "sentsazio ona izan dut, atzetik aritu gara eta bagenekien partida ez zela erraza izango; gustura eta oso pozik gelditu gara emaitzarekin"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak