Hartzaren urratsa ibilbidea aurkeztu dute gaur goizean Fitur azokan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urt. 25a, 12:48

Urdin Elortza Hartzaren Urratsa aurkezten goizean. (Argazkia: Debagoieneko Mankomunitatea).

Espainiar estatuko turismo agentziaren Helmuga Turistiko Adimenduaren zigilua ere jaso du aurkezpenaren ostean Debagoienak. Debagoienari egokitu zaio aurten Basquetour gunean mahaia jartzea eta bertaratzen direnek bailarako kultura informazioa jaso ahal izango dute domekara arte.

Madrilgo Fitur Nazioarteko Turismo azokan stand-a jarri du Debagoieneko Mankomunitateak Basquetour gunean eta bertaratzen direnek bailarako turismo eta kultura eskaintzaren informazioa jasoko dute domekara arte. Horrekin batera, gaur goizean, GR-289 Hartzaren Urratsa ibilbidea aurkeztu dute Azahara Dominguez Gipuzkoako turismo diputatuak, Angel Mari Etxabe Mankomunitateko Garapen Ekonomikoko eta Turismoko Batzordeko ordezkari politikoak eta Urdin Elortza Gipuzkoako Mendi Federazioko teknikariak. "Natura, kultura eta turismo baliabideak jasotzen dituen ibilbidea aurkeztu dugu", azaldu dute Mankomunitatetik.

Ondoren, SEGITTUR-en, espainiar estatuko turismo agentzia, Helmuga Turistiko Adimenduaren zigilua jaso dute Debagoienaz gain, beste 44k. Euskadiko kasuan, Debagoienaz gain, Bilbok, Busturialdeak, Getxok, Bidasoak eta Arabako bailarek jaso dute zigilua.

Angel Mari Etxabe eskuinetik hasita bigarrena, eskuan HTA-ren zigilua eskutan duela. (Argazkia: D.M.).

Turismo eskaintza nazioartera

Mankomunitateko teknikariak ere Madrilen daude eta haien esanetan esperientzia polita ari da izaten: "Aurten Debagoienari egokitu zaio eta bailara promozionatzeko, ezagutzeko eta kontaktuak egiteko modu bat da azokan egotea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak