Auto batek istripua izan du Uberan

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 24a, 19:42

Auto bat dago GI-2632 errepide bazterrean, Uberan. Bergaratik Elgetarako noranzkoan, Ubera sarreran. Istripua izan du argitzeke dauden arrazoiengatik. Gidaria falta da. Garabia bertan da.

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez 18:30ean jaso dute abisua. Auto bat errepide bazterrean utzi dute argitzeke dauden arrazoiengatik istripua izan eta gero. Ez da istripu larria izan, baina autoa kolpatuta dago, seguruenik bazterra jota, eta zulatuta dauka gidariaren aldeko aurreko errubera.

Auto bakarra da. Zantzu guztien arabera, ez da bi ibilgailuren arteko talka izan baina ez da gidaririk ageri. Ertzaintzatik jakinarazi dute zirkulazioa zabalik dela eta garabia bertan dela. Laster erretiratuko dute autoa. Inguru horretan arreta bereziarekin gidatzeko eskatu dute.

Gidaririk agertzen ez bada, Ertzainek autoren matrikularen bitartez joko dute jabearengana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak