SMS bidezko iruzur baten berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urtarrilaren 19a

Gipuzkoako Foru Ogasunak ohartarazi duenez, SMS bidezko iruzurra egiten saiatu dira azken egunetan hainbat gipuzkoarri, pasa den udaberrian salatu zen iruzur prozedura bera erabilita.

Azaldu dutenez, mezuaren igorleak zerga administrazioa dela simulatzen du, eta esteka bat eransten dio mezuari, errenta aitorpenaren itzulketa jasotzeko. Halere, Foru Ogasunak azpimarratu du errenta kanpaina ez dagoela aktibo une honetan, eta foru erakundeak, gainera, ez duela "informazio konfidentzialik" eskatzen: "Ez kontu zenbakirik, ez zergadunen txartel zenbakirik SMS bidez". Hala, jakinarazi dute beharrezko neurriak hartzen ari direla horrelako iruzur saiakerak ekidin daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak