Zabalik da Setem Hego Haizeak antolatutako auzolandegietan izen ematea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 19a, 09:15

El Salvadorren eginiko auzolandegietako bat. Irudia: Setem Hego Haizea.

21 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude, eta otsailaren 5era arte eman daiteke izena. Guztira, lau herrialdetara bidaiatzeko aukera izango da, "elkarbizitza eta lankidetza" helburu izanda.

Setem Hego Haizea garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak udan antolatuko dituen elkartasun auzolandegietan parte hartzeko izen ematea ireki du. Kolonbiara, El Salvadorrera, Ekuadorrera eta Guatemalara bidaiatzeko aukera emango du, landa eremuetako errealitateak eta garapen proiektuak ezagutzeko, Setemekin lan egiten duen toki erakunde batekin batera.

Uztailean edo abuztuan egingo dira bidaia horiek, eta otsailaren 5ean amaituko da izena emateko epea. Halere, aurrez, prestakuntza eta kontzientziazio prozesu bat egiten dela jakinarazi dute erakundeko partaideek. Hala, otsailaren 10ean emango zaio hasiera prozesu horri, auzolandegiak aurkezteko inaugurazioa egingo baitute Gasteizko Simone de Beauvoir elkartean. Parte hartzeko www.factoriadevalores.eus helbidean eman behar da izena.

Setemeko kideek azaldu dutenez, 21 urtetik gorako pertsonei daude zuzenduta auzolandegiak, "elkartasunean eta lankidetzan interesa dutenei eta beste errealitate batzuk ezagutzeko irekita daudenei". Are gehiago, nabarmendu dute bidaiaren helburua ez dela proiektuetan laguntza edo lankidetzan aritzea, baizik eta "trukea, elkarbizitza eta lankidetza ezagutzea, behatzea eta horietaz ikastea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak