"Mondragon eta euskara elkarrekin hasi gara" esaldiarekin hasi du bere aurkezpena Leire Mugerzak, Mondragon Korporazioaren Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko presidenteak. Mugerzak, korporazioak euskararekin egindako ibilbidearen berri eman du: "Mondragon Korporazioa industriako beharrei erantzuna emanez hazi da, eta euskararen indartzea gizartean zegoen behar bat zela ikusi genuen. Aspalditik hainbat ekimen bultzatzen ditugu (mintza taldeak, ikastaroak...) euskara ez dakiten langileek euskaraz ikas dezaten".
Emun Aholkulariak Kooperatibako Amaia Baldak ere hartu du parte arratsaldeko mahai inguruan. Enpresetako euskara planetan aitzindari eta erreferente den Emun kooperatibako kideak hizkuntza kudeaketa baliabideak izan ditu hizpide.
'Harixa' proiektua kongresuan
Euren esperientziaren berri emateko kongresuan izango den beste proiektu bat da Bergarako 'Harixa' egitasmoa. Hala, bertan aurkeztuko du herriko enpresetan euskara hedatzeko garatutako ekimena aurkeztuko du Bergarako Udalak. Herriko 37 enpresa, talde eta eragilek eman dute dagoeneko izena 'Harixa' ekimenean Bergarako esperientziatik abiatuta, Debagoiena osorako plan bat egitea dute hurrengo erronka.