Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak Danbor bat, euro bat, otordu bat kanpaina solidarioa abiatu du. 20.000 pin saltzea du helburu, bakoitza euro batean, Donostiako danborradan, hilaren 20an, eta, era horretan, Lesbosen dauden pertsona errefuxiatuei otorduak prestatzeko dirua eskuratzea. Aita Menni ospitaleak ere bat egin du kanpainarekin, eta dagoeneko pinak saltzen dihardu bere egoitzetan; tartean, Arrasaten eta Oñatin.