Sebas Arantzabal eta Asier Azkarate dira Neguko Bolak txapelketako buru

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urt. 13a, 12:40

Atzo jokatu zuten txapelketako hirugarren jaurtialdia Elgetan. 50 bat lagun elkartu ziren eta estu joan zen kontua. Markina-Xemeingo Jon Aransolo nagusitu zen atzokoan, baina sailkapen orokorrean bi debagoiendar dira buru; Elgetako taldeko Sebas Arantzabal doa lehenengo, eta Asier Azkarate bergararra bigarren.

Abenduaren 16an eman zioten hasiera Neguko Bolak txapelketari, eta hirugarren jaurtialdia egin zuten atzo Elgetako bolatokian. Jendetsua izan zen eta lehiatua ere bai.

Markina-Xemeingo MX3 taldeko Jon Aransolo nagusitu zen sei txirlo jota. Sei jo zituzten, baita ere, Elgetako taldeko Sebas Aranzabalek eta Oier Azurmendi markinarrak. Berdinketa hausteko jaurtialdian, ordea, Aransolo nagusitu zen eta berak eraman zuen eguneko garaipena.

Ondo aritu ziren, baita ere, Aretxabaletako Jesus Mari Gorosabel, MX3eko Olatz Arano –lehen emakumea atzokoan–, eta Elgetako Josu Mañarikua. Lehenengo sei sailkatuen artean, beraz, hiru izan ziren debagoiendarrak.

Arantzabal eta Azkarate aurrean

Txapelketak Markina-Xemeingo Barinagan izango du laugarren eta azken jaurtialdia hilaren 20an, 17:00etan. Bertan erabakiko da txapelduna.

Orain arteko emaitzei erreparatuta aukera politak dituzte Sebas Arantzabalek eta Asier Azkaratek. Elgetako taldeko bolaria lehenengo doa sailkapenean hamasei txirlo jota, eta bigarren, berriz, bergararra hamabost txirlorekin.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak