Sei urte beteko dituzte pentsiodunen mobilizazioek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 12a, 13:00

Oñatiko pentsiodunek eginiko mobilizazio bat, artxiboko irudi batean.

2024an ere plazetan izango direla adierazi dute Euskal Herriko pentsiodunek, pentsio duinen aldeko aldarria gogoan izanda.

Datorren astelehenean, urtarrilaren 15ean, sei urte beteko dituzte Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioek, eta urteurrena ospatuko dute. "Laurogei plaza baino gehiagotan borrokatzea merezi izan duela adieraziko dugu, pentsioak murrizteko politikak zenbait arlotan aldatzea lortu dugula eta funtsezko aldarrikapenak oraindik egin gabe daudela". Horrez gain, topa egingo dute urtez urte plazetan borrokatzen aritu diren baina dagoeneko ez dauden pertsonengandik.

Lortutakoa eta lortu nahi dutena aintzat hartuta, oraindik indarra dutela azpimarratu dute eta, beraz, 2024an ere lanean jarraituko dutela. "Pentsio duinak, bidezkoak eta nahikoak behin betiko bermatzeko adorea eta itxaropena izango dugula ziurtatzen dugu, adinekoek eta pentsiodunek bizi baldintza duinak izango dituztela bermatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak