Beñat Larrea Espainiako selekzioarekin jokatzeko deialdian dago

Xabier Urtzelai 2024ko urt. 10a, 17:15

Beñat larrea, Bergarako taldeko elastikoarekin. Argazkia: Bergara Kirol Elkartea.

Beñat Larrea futbol jokalari antzuolarrak Espainiako 18 urtez azpiko selekzioaren deia jaso du hilaren 17an Italiaren kontra jokatuko duten partidurako. Larrea iaztik Athleticen dabil jokatzen, eta Antzuolako eta Bergarako harrobian jokatu izan du.

Selekzioko hautatzaile David Gordok eman du jakitera urtarrilaren 17an Italiaren kontrako lagunartekora begira eskura izango dituen jokalarien zerrenda, eta tartean dago Beñat Larrea (2006) futbol jokalaria. Antzuolarrak GOIENAri adierazi dio pozik hartu duela albistea. Hautatzaileak guztira 20 jokalariz osatutako zerrenda osatu du, eta datorren astelehenean kontzentrazioa hasiko dute denek, Las Rozasen bertan –urtarrilaren 17ko partidua ere bertan jokatuko dute (18:00)–. Hemen jokalari denen zerrenda.

Athleticek iaz fitxatu zuen atzelari antzuolarra, Bergaran jokatzen zebilenean. Deialdiaren berri izateaz batera, Larreak jokatu izan duen Antzuolako eta Bergarako futbol klubek harrobiko mutila izandakoa zoriondu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak