Eguraldia okertu da baina Errege Magoak iritsi dira

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urt. 5a, 20:58

Euriak bertan behera utzi ditu desfile batzuk baina Errege Magoek topatu dute aterpea umeei harrera egiteko. Oñatin eguerdian izan dira, eta ilunkaran heldu dira Arrasatera, Aretxabaletara, Bergarara eta Eskoriatzara, besteak beste.

Oñatin egin dute lehen geldialdia Errege Magoek. Eguerdian iritsi dira hara eta San Migel parrokian hartu dute tokia umeei harrera egiteko, joan den urtean moduan. Bergaran, azkenean ez da desfilerik egin euriagatik, azken orduan horrela erabakita. Eta Seminarixoan topatu dute lekua umeekin egon, gutunak jaso eta goxokiak banatzeko. Eskoriatzan ere Zaldibar antzokira pasa dute ekitaldia, eguraldiagatik.

Aretxabaletan eta Arrasaten, aldiz, egin dira desfileak. Arrasaten, hala era, pentsatuta zuten ibilbidea baino laburragoa egin dute; Maalako biribilgunetik sartu dira kalera, Portaloiruntz eta plazan bukatu dute. Maitasuna eta osasuna oparituko dutela iragarri dute han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak