Atzo, urtarrilak 4, entrenamendu berezia egin zuen Gipuzkoako infantil mailako selekzioak Bergarako Agorrosin futbol zelaian. Domekan Hernanin jokatuko duten txapelketa prestatzeko saioa izan zuten atzo selekzioa osatzen duten 18 jokalariek. Federazioak esker ona adierazi dio Bergara Kirol Elkarteari Agorrosin erabiltzen uzteagatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.