Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute elurrarengatik egubakoitzerako, 21:00etatik 00:00etara bitartean. Azaldu dutenez, 1.000-1.100 metro inguruan egin dezake elurra arratsaldean, baina ez dute bost zentimetro baino gehiagoko lodiera aurreikusten. Gauean, ordea, 900-1000 metrora jaitsi daiteke, zurituko ez duen arren. Prezipitazioak, gainera, ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean, eta trumoi ekaitzak zein txingorra ere egin ditzake. Izan ere, 12:00etatik 00:00etara abisu horia ezarri dute euriarengatik.
Zapatuan, aldiz, elur gehiago egin dezake, eta elur kota 800-1000 metro inguruan egon daiteke. Hala ere, 700 metrotara arte ere jaitsi daiteke, eta zaparrada txiki-ertainak botatzea aurreikusten da, batik bat Kantauri isurialdean. Are, aurreko egunean baino gehiago zuritzeko aukera ere egon daiteke: 1000 metroan, adibidez, bost eta berrogei zentimetro bitartean; beherago, ordea, ez du apenas zurituko. Horrez gain, egubakoitzean bezala, zapatuan ere abisu horia martxan izango da euriarengatik 00:00etatik 09:00etara bitartean.