Egitarau zabala antolatu du Goienagusik martxora bitartera arte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 4a, 12:37

Igartubeitira bisita egin zuen Goienagusik pasa den urteko urrian.

Hitzaldiak, ikastaroak, bisitak eta mendi irteerak egingo dituzte datozen hilabeteetan Arrasaten, Oñatin eta Bergaran.

Egitarau zabala antolatu du Goienagusik datozen hilabeteetarako, eta urtarrilaren 8an izango da lehen ekintza. Zaintzaren hariak, mataza desegiteko klabeei tiraka izenburupean, hitzaldia emango dute Felix Arrieta eta Elena Lakak, gaiari dagozkion erronkak aintzat hartuta. Baina ez da datorren asteko ekintza bakarra izango, dantza tailerra eta Juan Jose Olaizolaren eskutik Trenbidea Debagoienean hitzaldia ere izango baitira; martitzenean eta eguaztenean, hurrenez hurren.

Hala ere, datozen asteetan ere izango da zer egina, antolatu dituzten hitzaldietan gai asko lantzeaz gain, bisita gidatuak eta mendi irteerak egingo baitituzte. Egunez egun:

  • Urtarrilak 8, hitzaldia: Zaintzaren hariak, mataza desegiteko klabeei tiraka, Felix Arrieta eta Elena Laka.
  • Urtarrilak 9, dantza tailerra: Inauterietako dantzak, fandangoa eta arin-arina.
  • Urtarrilak 10, hitzaldia: Trenbidea Debagoienean, Juan Jose Olaizola.
  • Urtarrilak 15, hitzaldia: Gaza y Cisjordania: comprendiendo el conflicto en terminos humanos (Gaza eta Zisjordania: gatazka giza terminoetan ulertuz), Susana Mangana.
  • Urtarrilak 17, hitzaldia: Klima aldaketa. Badakigu ez dela naturala. Zergatik?, Jon Saenz Agirre.
  • Urtarrilak 18, bisita: Gomiztegi eta Arantzazuko santutegira bisita.
  • Urtarrilak 22, hitzaldia: Emakume abertzaleak XX.mende hasieran, Begoña Bilbao, Karmele Perez eta Gurutze Ezkurdia.
  • Urtarrilak 24, hitzaldia: La toxicidad de las plantas (Landareen toxikotasuna), Jose Antonio Aperribai.
  • Urtarrilak 25, mendi ibilaldia: Oñatiko Arantzazu landa auzoa.
  • Urtarrilak 29, hitzaldia: Salud global: el desafio frente a la amenaza medioambiental (Osasun globala: ingurumen mehatxuaren aurkako erronka), Gorka Orive.
  • Urtarrilak 31, hitzaldia: Comer bien: salud, bienestar y calidad de vida (Ondo jatea: osasuna, ongizatea eta bizitza kalitatea), Silvia Zuluaga.
  • Otsailak 8, hitzaldia: Francisco Javier Landaburu: euskal abertzale baten ibilbidea, Leyre Arrieta.
  • Otsailak 13, bisita: EITB eta Itsasmuseu.
  • Otsailak 19, hitzaldia: Lurrikarak eta erupzioak: geologiarekiko jakin-mina pizten denean, Arturo Apraiz.
  • Martxoak 4, hitzaldia: Emakumeak zientzian, izar iheskorrak baino gehiago, Ana Galarraga.
  • Martxoak 6, hitzaldia: ¿Nos gustaría ser enjuiciados por una máquina? No está claro que sea una buela solución (Makina batengandik epaituak izan nahi al dugu? Ez dago argi irtenbide ona ote den), Juan Luis Gomez Colomer.
  • Martxoak 13, hitzaldia: La prevención del suicidio en adultos mayores: un tiempo para la acción (Adinekoen suizidioaren prebentzioa: ekintzarako denbora), Alexander Muela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak