Baserri inguruetako plastikoa biltzeko egutegia zehaztu du Debagoieneko Landa Garapenak, aurrez finkatutako guneetan. Guztira, bederatzi bilketa egun izango dira aurten: urtarrilak 23; otsailak 27; martxoak 26; maiatzak 28; uztailak 23; irailak 24; urriak 22; azaroak 26; eta abenduak 17. Hain justu, hileko laugarren martitzenetan jasoko da plastikoa, abenduan izan ezik. Arratsaldetan atera behar da, baina finkatu gabeko guneetan jaso nahi izanez gero, 943 762 547 telefono zenbakira deitu behar da.
Bilketa guneei dagokienez, lau herritan izango dira: Aretxabaletan, Lausita, Bañuetxe eta Oroko bidegurutzea guneetan; Antzuolan, ekarpen gunearen ondoan; Oñatin, Musika Eskolaren gainaldean, Zanartun, Murgialdain eta Olabarrietan; eta, Bergaran, San Juan auzoan, Ugarrixan eta Muinondon.
Plastiko mota
Batzen den plastiko motari dagokionez, siloa estaltzeko eta belar boletan erabiltzen dena biltzen dute, baina baita negutegiak edo ortuak tapatzeko erabiltzen dena ere.