Urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Mirari Altube Arrese 2024ko urt. 3a, 08:23

2023ko manifestazioko une bat. (Argazkia: Sare Herritarra)

Konponbiderako giltzak leloarekin manifestazioa egingo da Bilbon, urtarrilaren 13an, 16:00etan, Sare Herritarrak deituta. Milaka pertsona batzea da antolatzaileen helburua "presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetza irekiko dituzten giltzak hartzera gonbidatuz". Debagoieneko Sare Herritarrak autobusak antolatu ditu hara joateko hainbat herritatik eta txartelak salgai daude.

Hona hemen izena emateko tokiak eta autobusen ordutegia:
 
Oñati
  • Autobusak: 10:00tan eta 14:30ean; Mondragon Unibertsitatearen egoitzatik.
  • Izen-ematea: Arrano tabernan eta urtarrilaren 4tik 11ra, Gure eskuren lokalean (18:00-20:00).
Aretxabaleta
  • Autobusa: 11:00etan, Azbeko geltokitik.
  • Txartelak: Urbaltz tabernan.
Eskoriatza
  • Autobusa: 10:45ean, autobus geltokitik.
  • Izen-ematea: Ikernu tabernan.
Antzuola
  • Autobusak: 10:45ean eta 14:15ean; autobus geltokitik.
  • Izen-ematea: Aitz Garbi tabernan.
Bergara
  • Autobusak: 11:00tan eta 14:30ean; Torrekuako geltokitik.
  • Izen-ematea: Arrano eta Pol-Pol tabernetan.
Arrasate
  • Autobusak: 11:00etan eta 14:30ean; autobus estaziotik (ospitale alboan).
  • Izen-ematea: Monte eta Irati tabernetan.
Elgeta
  • Autobusa: 14:45ean; autobus plazatik.
  • Izen-ematea: Haizea tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak