Dagoeneko kalean den aldizkarian, honakoak aurki daitezke: urteko albisterik azpimarragarrienak eta nabarmendu diren debagoiendarrak, hilez hil, urtarriletik abendura arte; 2023ko protagonistak; gizartea, ekonomia, kirola eta kultura alorreko 16 lagunen irakurketak, urteak emandakoaren gainean; eta 20 herritarren urteko gertaerarik onenak eta txarrenak: Pozak eta penak.
Paperean irakur daiteke, baina baita GOIENA.EUS-en ere.
