Eskuragarri dago eskualdeko biblioteken 'Neguko gida' berria

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko abe. 26a, 19:27

10.300 ale argitaratu dituzte; formatu digitalean eta paperean, biblioteketan eta liburu-dendetan daude.

Askotariko liburu, disko eta film berrien gomendioak batzen dituzten bi gida argitaratzen dituzte urtero Arrasateko, Aretxabaletako, Aramaioko, Oñatiko, Bergarako, Eskoriatzako eta Legazpiko udal liburutegiek elkarlanean, eta hala sortu dute labetik atera berri duten Neguko gida ere; Antzuolako biblioteka batu da, oraingoan, ekimenera. "Ohi moduan, formatu digitalean eta paperean dago; 13.000 ale dira, guztira, eta eskualdeko biblioteketan eta liburu-dendetan aurkituko duzue", dio Arrasateko Bibliotekako zuzendari Asun Agirianok.

Adinka sailkatuta

"Haur txiki-txikiendako, lehen irakurleendako, irakurle koxkorragoentzako, gazteendako eta helduentzako genero askotariko liburu berrien zerrendaz gainera, gure biblioteketan ditugun disko eta film berrien proposamenak ere batu ditugu".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak