'3x1' kanpaina jarri du martxan Mundukidek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 11a, 15:30

Herritarrek 20, 50 edo 100 euroko ekarpena egin dezakete Mozambike iparraldeko nekazariei laguntzeko.

Mozambikeko familia nekazarien garapen ekonomikoan bultzatzeko, aukerak sortzeko eta prozesuetan laguntzeko asmoz, 3x1 kanpaina aurkeztu du Mundukide gobernuz kanpoko erakundeak. Izan ere, azaldu du "pobrezia errotuak" Mozambikeko iparraldeko biztanleriaren %75argi eragiten diola: "Nekazarien familiak urtean hirurehun eurorekin soilik bizi dira, eta horietatik ehun baino ez dira oinarrizko premiak asetzeko".

Bada, horri irtenbide bat eman asmoz, Mundukidek uste du nekazaritza ekoizpenaren handitzean eta dibertsifikazioan eragin daitekeela, hala nola bestelako laboreak identifikatuta, laguntza teknikoa emanda eta merkaturatze prozesuetan lagunduta.

Kanpainaren oinarria

3x1 kanpainak, beraz, helburu du 2023-2024 aldian hobekuntzak egitea nekazaritzari dagokionez, eta, horretarako, 20, 50 edo 100 euroko ekarpena egin dezakete nahi duten herritarrek. Baita beste zenbateko bat ere. Euro bakoitzeko, gainera, hiru euroko errentagarritasuna lortzen dute Mozambikeko nekazariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak