Fantasia da! leloarekin egiten dabiltza aurtengo Durangoko Azoka. Askotariko argitalpenak izan dituzte ikusgai eta entzungai bisitariek. Debagoienetik Durangora joan direnak asko izan dira: zer erosi erabakita zutenak asko; baina, baita, nobedadeak ikusi eta sorpresa atseginak hartzeko gogoz zeudenak ere.
Horrelako ekitaldiek, gainera, sortzaileekin aurrez aurre egon eta eurekin hitz batzuk egiteko aukera eskaintzen dute.