'Aresko Non Stop' Gabonetako campuserako izen-ematea zabaldu dute

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 5a, 12:50

Beste edizio batetako Aresko campusean jolasean.

Urtea saskibaloiaz gozatzen amaitzeko eta urte berria berdin hasteko, beste behin antolatu dute Aresko Non Stop Gabonetako campusa Eskoriatza Kirol Elkarteko kideek. 2008tik 2015era (biak barne) jaiotako neska-mutikoentzat zuzenduta dago, eta, bi txanda izango dira; bata Aretxabaletan eta bestea Eskoriatzan. Izen-ematea aresko.saskibaloi@gmail.com helbidera idatzita egin daiteke.

Aretxabaletako Ibarra kiroldegian izango da campuseko lehenengo txanda,  abenduaren 26tik 29arte, eta, bigarren txanda, berriz, Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian izango da urtarrilaren 2tik 5era bitartean. Txanda batean zein bestean 09:30etik 13:30era arituko dira neska-mutikoak saskibaloiaren nondik-norakoak ikasten, lagunak egiten, eta, kirola eginaz disfrutatzen.

'Aresko Non Stop' Gabonetako campusa, kartela.

Lehenengo txandarako, bigarrenerako, edo bietarako eman dezakete izena parte hartu nahi duten interesdunek; baita, egun solteetarako ere. Campusean parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko aresko.saskibaloi@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak