'Goiena.eus', albisteetatik harago

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 4a, 10:26

Goienaren atari digitalak hamaika eskaintza ditu herritarren eskura; albisteak kontsultatzeko erabiltzen da sarritan, baina bestelako aukerak ere baditu, atal bereizgarriagotan banatuta.

Hemeroteka da goiena.eus-ek duen atal bereizgarrienetako bat, bilaketak eginda, bere tripetan dagoen oro aurkitzeko bide eman dezakeena. Erabiltzaileak bilatzailean aurkitu nahi duen hori idatzi dezake, baina badira iragazkiak ere, hala nola herria, gaia, eduki mota eta urtea.

Horrez gain, atari herri aldizkarien hemeroteka ere kontsultatuta daiteke sarean, paperean argitaratutako guztia digitalizatu eta herritarren eskura jarri baitu aurten Goienak.

Hemerotekan ez ezik, Kirola atalean ere aldaketak egin dira aurten. Matx proiektuak eginiko lanari esker, bailarako kirol kluben berri jaso daiteke goiena.eus-en, eta, aldi berean, baita partiduen eta emaitzen berri ere. Halere, gaur-gaurkoz, futbola, saskibaloia eta eskubaloia daude soilik jasota.

Bereziak eta ikusienak

Egunerokoan azkartasunak du garrantzia batik bat goiena.eus-en, baina badira sakonago lantzen diren gaiak ere; edo, erabiltzaileak atalka kontsultatu ditzakeen arloak, horrela banatuta daude Bereziak atalean. Jarraipen luzeagoa izandako gaiak aurki daitezke eremu horretan: esate baterako, herrietako jaiak, erreportaje sortak, Gabonetako ekintzak eta Aratusteak.

Horrez gain, bada Ikusienak atala ere. Klik gehien dituzten kazetaritza testuak edo edukiak jasotzen dira bertan, interes gehien piztu dutenak. Atari digitalaren azpialdean dagoen atala da. Ikusienen atalean sartuta  azken 24 orduetan gehien ikusi diren 25 albiste ikus daitezke. Eta nola ez, komunitateak ere badu bere txoko azalean.

Idatzizko edukiez gain, bideoak ere jasotzen dira webgunean. Are gehiago, bada Goiena telebista zuzenean ikusteko aukera ere.

Lehiaketak

Herritarrekin zuzenean aritu nahia da goiena-eus-ek duen beste bereizgarrietako bat, eta, horretarako, euren parte hartzea bultzatu nahi izan du. Hori dela eta, argazki lehiaketak antolatu izan ditu ia urtero, udaran, neguan zein inauterietan. Erabiltzaileek, gainera, argazki onena hautatzeko aukera izaten dute, eta sariak ere izaten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak