'Ekin Debagoienean' ekimeneko tailerrak abenduaren 13an hasiko dira

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 29a, 12:40

Debagoienean ekimen ekonomiko bat martxan jarri nahi duten pertsonei zuzendutako aurrez aurreko eta doako tailerrak dira. Debagoieneko Mankomunitatea da antolatzailea.

Martxan da Ekin Debagoienean ekimenaren bigarren edizioa, eta lehen tailerra abenduaren 13an egingo dute. Proiektu bati ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak jorratuko dituzte, hala nola ideiaren azterketa, bideragarritasun plana, era juridikoak eta alokairu kontratuak, 09:30etik 13:30era bitartean. Abenduaren 15ean, berriz, hasierako izapideak landuko dituzte, eta, 18an, negozio txikien traspasoa nola egin daitekeen izango da hizpide. Ordutegiari dagokionez, lehen tailerreko berbera izango da.

Urte hasieran ere, ordea, izango da zer egina. Urtarrilaren 15ean, negozio txikien oinarrizko kudeaketaz jardungo dute parte hartzaileek; 17an, berriz, finantzak jorratuko dituzte negozio txikienei begira. Bi tailerrak 09:30etik 13:30era egingo dira. Azkenik, negozio txikien fiskalitateaz arituko dira urtarrilaren 19an, 09:30etik 14:30era.

Doakoak dira tailer guztiak, baina izena ematea beharrezkoa da, plazak mugatuak baitira eta tailerrak egiteko taldea eratu behar baita. Horretarako, rgarcia@debagoiena.eus helbidera bidali daiteke mezu bat, edo 943 79 30 90 telefono zenbakira deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak