2030 Agendaren Hiztegi Eleaniztasuna proiektuan da Danobatgroup

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 24a, 13:20

Jon Abril (Elhuyar), Idoia Bustinduy (Danobatgroup), Jonan Fernandez (Eusko Jaurlaritza) eta Klara Ceberio (Elhuyar).

Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko hiztegi oso bat da, eta Garapen Jasangarrirako Helburuen esparru terminoak eta definizioak jasotzen ditu.

2030 Agendaren Hiztegi Eleaniztasuna proiektuaren aurkezpena egin dute gaur goizean Donostian, eta ekitaldian izan da Idoia Bustinduy Arizmendi Danobatgroup-eko komunikazio arduraduna, proiektuaren sustatzaileetako bat baita Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda sailarekin eta Elhuyarrekin batera. Jakinarazi dutenez, garapen jasangarrirako hamazazpi helbururekin lotutako 3.600 kontzeptu jasotzen ditu hiztegiak, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez, eta interesa duenaren eskura dago kontsultak egiteko.

Hiztegian jasotako hitz bakoitzari dagokionez, erabiltzaileek definizio, termino eta eremuaren gaineko informazioa eskuratzeko aukera izango dute, baina datu osagarriak behar izanez gero, webguneak horretarako aukera ere badu, beste hiztegi batzuk kontsultatzeko bideak baititu. Are gehiago, kontsultatu nahi den terminoak sarrerarik ez badu, erabiltzaileak proposamena egin dezake. Izan ere, sustatzaileek nabarmendu dute hiztegiak helburu duela "baliabide bizia eta dinamikoa" izatea, "erabiltzaileek egin ditzaketen iruzkinekin eta proposamenekin hobetu eta zabaldu ahal izateko irekia".

Sorreran eginiko urratsak

Proiektuaren abiapuntuari dagokionez, Danobatgroup makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren industriak egin zituen lehen urratsak, jasangarritasun estrategia abian jartzean arlo horretako terminologia lantzeko beharra antzeman baitzuen. Glosario bat egin zuen gaztelaniazko eta ingelesezko terminoak eta definizioak jasotzeko, baina euskarara ekartzeko beharra identifikatu zuen. "Elhuyarren aholkularitzara jo zuen. Arlo sektorialeko edo profesionaleko beste hiztegi batzuk egiten daukan esperientziatik, bat egin zuen proiektuarekin". Ondoren, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Transizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiari luzatu zioten proposamena, eta horrela sortu zen hiruen arteko proiektua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak