Askotan, gure garapen profesionalari erreparatzen diogunean informazioaren eta komunikazioaren teknologien –IKT– edota negozio-adimenaren esparruetan, edota esparru juridikoan, beti uste dugu Madrilen, Bartzelonan edo Bilbon dauden aholkularitza etxe handiei edo bulego handiei buruz ari garela.
Eta, ostera, esan beharra dago Arrasaten daukagula aholkularitza profesional handienetako bat. Espainiako Estatuko lehenengo 100 aholkularitza-enpresa teknologikoen artean dagoena; enpresa handientzako eta korporazioentzako proiektuak lantzen dituen talde aholku-emailea dena; 30 urtetik gorako ibilbidea duena, eta multinazional handientzat lan egiten duena, hala nola Mercedes Benz, Arcelor, Elecnor…, baina baita aurre-aurrean dabiltzan bertako enpresa handientzat ere: Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Ulma Taldea…
Zerbitzu osoa
Gure artean jaioa, DNA kooperatiboa duena eta taldean 720 pertsona baino gehiago dituena. Erakunde handiei laguntzen die eraldaketa digital eta iraunkorrean; Euskadiko Osasun Plana garatu du, edota Lanbideren Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa bezalako proiektu handiak ditu bere gain, eta erreferente da arlo soziosanitarioan. LKS NEXT da enpresa hori. Kooperatiba bat da. Eta beti dago talentuaren bila. Bere jarduera asko hazi da azken urteotan. Hala, 2022an, %28ko hazkundea izan zuen aurreko urtearekiko. Eta ze talentu hobea, etxe ondoan duguna baino.
Askotariko enpresei eskaintzen dizkie teknologia eta zerbitzuak LKS NEXT kooperatibak. Izan aholkularitza juridiko integrala; izan enpresa transakzioak, analisiak eta finantza berregituraketa arrakastatsuak...
Joseba Sanabria
Arrasatearra, 48 urte. Ingeniari informatikoa eta masterra enpresa zuzendaritzan. LKS NEXT-en 2008tik.
"LKS NEXTek garapen profesionalerako aukera emateaz gain, Viralgen taldearekin eta antzeko enpresa handiekin lan egiteko aukera ere eman dit".
Beñat Salaberria
Aretxabaletarra, 43 urte. Abokatua. LKS NEXT-en 2004tik.
"Nire lan-ibilbidea LKS NEXT LEGAL enpresan garatu dut. Horri esker, bezero garrantzitsuekin lan egiteaz gain, alde pertsonal zein profesionalean bikaina den lantalde bateko kide izateko aukera izan dut".
Garazi Larrea
Arrasatearra, 25 urte. Ekonomialaria. LKS NEXT-en 2021etik.
"Sustraiak Arrasateko kooperatibetan ditut. Duela urte bi, talde berezi batean sartu nintzen, bai pertsonalki bai profesionalki, enpresa kooperatibo handi batean, eta aukera hori bat dator nire balioekin. LKS NEXTen oso lan interesgarria daukat, era guztietako erakundeei beren estrategia definitzen laguntzeko".