Mobilizazioak eta egun osoko ekintzak egingo dituzte A-30ean Debagoienean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 27a, 16:15

Greba feminista orokorrera begira, Arrasaten eginiko ekintza. (Argazkia: EHMF).

A-30eko grebak Debagoienean ere izango du oihartzuna eta herrietako talde feministek ekintza eta mobilizazioak antolatu dituzte egun osorako. GOIENAk ere bat egin du A-30 greba deialdiarekin eta zerbitzu minimoak izango ditu egun horretan.

Debagoieneko talde feministak, herriz herri, A-30eko greba prestatzen eta lantzen aritu dira azken hilabeteetan egin dituzten asanbladetan. Zaintza ardatz duen greba feminista orokorraren egunerako honako ekintzak eta mobilizazioan antolatu dira bailaran:

Arrasate

Azaroak 29

  • 22:00: Kazerolada (Musakola, San Isidro; erdigunean, Seber Altube; San Andresen, Maiatzaren 1a)

Azaroak 30

  • 05:15: Piketeak Seber Altube plazatik.
  • 07:00: Elkartasun piketeak zaintza gunetan Seber Altube plazatik.
  • 09:00: Kale-bira herrian zehar Seber Altube plazatik.
  • 12:30: Kontzentrazioa herriko plazan.
  • 14:00: Zeuk ekarri, zeuk jan herriko plazan.
  • 16:00: Solasaldia Greba egunaz haratago Azoka plazan.
  • 18:00: Manifestazioa (Bi hasiera puntu: ospitalea eta Maiatzaren 1a plaza. 18:15tan Biterin elkartuko dira bi zutabeak, bakarra osatzeko).
  • 20:00: Atsedena.

Era berean, gune iraunkorrak egongo dira:

  • 08:00-20:30: Iratin koordinazio gunea.
  • 09:00-14:00/16:00-20:00 Txikitxokon zaintza gunea (zaintza beharra duen norbaiten ardura duenak, zaindua bertan utzi eta greban parte hartu ahal izateko, zaintzarako espazioa).
  • 09:00-20:00: Seber Altuben informazio gunea.

Bergara

Azaroak 30

  • Goiena goiz: Industriak, piketeak.
  • 09:00: Kalejira eta zaintza lanetan daudenei elkartasun piketeak, Espoloitik hasita.
  • 12:00: Manifestazioa San Martin plazatik abiatuta.
  • 14:00: Bazkari herrikoia.
  • 16:00: Mahai-inguruak: Zaintza komunitarioa eztabaida eta Zaintzako langileen lan baldintzak.
  • 19:00: Manifestazioa San Martin plazatik abiatuta.

Oñati

Azaroak 30

  • 05:00: Piketeak lantokietan
  • 10:00: Plaza eta gazteleku inguruan gosaria eta inguruen apainketa
  • 11:00: Kalejira-manifestazioa: plazatik hasi eta Olakua auzoraino. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte zaintza guneetan eta ekintzat egingo dituzte.
  • 14:00: Bazkaria, plazan; euria bada, gaztelekuan.
  • 18:30: Manifestazioa (ohiko ibilbidea izango du).

Oharra: Gaztelekuan zaintza zerbitzua egongo da ekitaldietan parte hartu gura, baina zaintzagatik ezin duen pertsonendako.Bestalde, kontsumo greba egitera animatu dituzte herritarrak, dendariek ere grebara parte hartzeko aukera izan dezaten.

Aretxabaleta

Azaroak 29

  • 22:00: Kazerolada.

Azaroak 30

  • 09:00: Greba feministara batzeko deia.
  • 12:00: Elkarretaratzea, zaintza kolektiboaren alde.
  • 14:00: Bazkaria: denon bizitzak erdigunera (zuk egin, zuk jan).
  • 15:30: Bazterretik dokumentalaren emanaldia.
  • 16:30: Arrasatera, hango mobilizazioarekin bat egiteko.
  • 09:00-18:00: Gune iraunkorrak; zaintza gunea udaletxe zaharrean eta informazio gunea, Herriko Plazan.

Eskoriatza

Azaroak 30

  • 09:30: Burrundara geltoki zaharrean hasita.
  • 10:30: Gosari kolektiboa plazan.
  • 11:00: Egoitzakoekin topaketa: aurreskua eta besarkada kolektiboa.
  • 12:30: Pintada kolektiboa.
  • 14:00: Bazkari kolektiboa.
  • 16:00: Tea emakume migratzaileekin.
  • 18:00: Manifestazioa.

Antzuola

Azaroak 3o

  • 10:30: Gosaria herriko plazan eta Antzuolan zer egin daitekeen izango da jorratuko duten gaietako bat. Kartelak ere egingo dira herrian jartzeko.
  • 12:00: Mobilizazioa.
  • Arratsaldean: Arrasateko manifestazioarekin bat.

Aramaio

Azaroak 30

  • 09:00: Kotxe karabana frontoitik hasita.
  • 10:30: Hamaiketakoa.
  • 12:00: Manifestazioa.
  • 13:00: Zuk in, zuk jan bazkaria.
  • 17:15: Frontoian elkartuko dira Arrasateko manifestaziora joateko.

Elgeta

Azaroak 30

  • 12:3o: Manifestazio zaratatsua Mendizaleen Plazatik abiatuta.
  • 19:00: Manifestazio zaratatsua Mendizaleen Plazatik abiatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak