'Egin ttap!' online lehiaketa deitu dute gaztetxoendako, taldean euskaraz jarduteko

Mirari Altube Arrese 2023ko aza. 22a, 15:26

Euskaltzaleon Topagunearen baitan sortutako Kukulaisi elkarteak Egin ttap! lehiaketa deitu du eta Bergarako Jardunek eta Aretxabaletako Loramendik bat egin dute horrekin. Helburua da euskaraz ondo pasatzeko uneak sortzea familian quizz dibertigarri baten bitartez. Azaroaren 24an jarriko dute abian, eta aurretik, izena eman behar da.

Azaroaren 24tik 30era iraungo du lehiaketak, eta egun bakoitzean zazpi galdera erantzun beharko dituzte partaideek, ahalik eta azkarren. Galderak askotarikoak izango dira: kultura, natura, musikagintza, geografia… Quizz dibertigarria sortu dute, eta antolatzaileen esanetan helburua da euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea.

Taldeka

Parte hartzeko bi eta bost laguneko taldeak egingo dira, eta talde horiek haurrekin eta helduekin osatuta egon beharko dute. Haurrek 9 eta 12 urte bitartean izan behar dituzte –LH4 mailatik LH6ra artekoak–, eta taldean, gutxienez, heldu bat egon behar da. Izena emandakoei egunero bidaliko diete esteka mugikorrera jokatzeko; 18:00etan izango da.

Finala, aurrez aurre

Aretxabaletaren kasuan, puntu gehien lortu dituzten lehen hamar taldeekin aurrez aurreko final handia egingo dute. Abenduaren 3an izango da hori, Ibarra kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak