Hamaika kide berri izendatu ditu Jakiundek zientzia, arte eta letren akademiarako

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 17a, 16:40

akiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak goizean Arantzazun egin duen bileraren ostean ateratako talde argazkia.

Arantzazun egin du Jakiundek urteko bigarren ohiko bilkura eta hantxe onartu dituzte akademiako hamaika kide berriak, bozketa bidez.

Nora Alonso biologoak, Mikel Mancisidor legelariak eta Luis Vega matematikariak Jakiundeko kideen botoak jaso dituzte akademian sartzeko. Bestalde, Jon Maya dantzari eta koreografoa, Oihana Otaegui ingeniaritzako doktorea, Iñaki Pinillos telekomunikazio-ingeniaria eta Gema Varona zuzenbideko doktore eta kriminologoa kide urgazle aukeratu dituzte. Horiez gain, Amaia Arranz, Sara Barja eta Aitzol Garcia, Jakiundeko kide urgazlea gazteak izango dira eta Sixto Jimenez ohorezko kide izendatu dute.

Goizean Arantzazun egin du Jakiundek urteko bigarren osoko bilkura, udazkenekoa, eta hortxe izan dira hautatuak kide berriak, akademiako kideen botoen bidez. Osoko bilkura akademiako presidente Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eta ohorezko presidente Pedro Miguel Etxenikek gidatu dute, eta lan eta eztabaida jardunaldien ostean, datorren urterako jarduera ildoen eta garatu beharreko proiektuen diseinua eta plangintzan amaitu dute.

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia 2007an sortu zen zientzien, arteen, literaturaren eta gizartearen erronka handiei buruzko hausnarketa, diagnostiko eta aholkularitzarako gune bat izateko asmoarekin eta, gaur egun, 102 kidek osatzen dute. 2017an, "belaunaldien arteko ikuspegi bat" gehitzeko helburuarekin "talentu gazteak" kide urgazle gisa barnean hartzea erabaki zuen Jakiundek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak